Hiztegi  tematikoak

Hiztegi tematikoak

Biarritzeko Euskara bulegoak hiztegi tematikoak zabaltzen ditu euskararen erabilera bizitzaren eremu guzietara zabaltzeko gisan. Tokiko egitura desberdinekin argitaratuak, euskarazko animazioen baliabide pedagogikoak dira ere.

Kultur  agenda  Hiriondo  ikastolaren  begitik

Kultur agenda Hiriondo ikastolaren begitik

Baionako Hiriondo (Polo) ikastolako euskaraz bizi taldeak ekimen interesgarria abiatu du duela zonbait hilabete Biarritzen, Angelun eta Baionan iragaitekoak diren euskarazko (edo elebidunezko) kultur ekitaldien hautu bat proposatuz bi hilabeteetatik behin, berripaper baten bidez.

Seaska:  eskutik  euskara

Seaska: eskutik euskara

Seaskak bere www.seaska.net webgunea berritu du berriki eta karia hortara bideo labur bat ekoiztu federazioaren historia, egituraketa, lana eta erronka guzien ezagutarazteko. Begira ezazue, balio du eta!

Oihana  ikastolaren  webgune  berria  bidean!

Oihana ikastolaren webgune berria bidean!

Oihana ikastolak bere webgune berria zabalduko du 2014ko urtarrilean www.oihana-ikastola.com helbidean. Gure ikastolako biziaren erakusleihoa izanen da, gu guzien arteko lokarri, talde pedagogikoaren lana eta haurren ekoizpenak baloratuz baita ere gurasoen batzordeen ekintzen berri emanez.