2020-11-19 | Gertakariak | Bestak
Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraganen da. Eta gure ikastola, nola ez, “Ari Gune” identifikatua da. Beraz gure aldi orain: euskararen alde egin dezagun denek elgarrekin, ahal oroz praktikatuz. Aurten, hirugarren perfil bat esperimentatuko dugu ikastolan, “Bihotz Bero”, euskara (oraindik) ez dakitenei zuzendua zaiena.
2020-11-15 | Gertakariak | Bestak, Komunikazioa
Gure ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak familiendako interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bildu ditu padlet batean, hau da sareko plataforma kolaboratibo batean (irudiak, estekak, bideoak partekatzeko balio duena). Emaiozue behako bat! Lagungarri izanen zaizue egunero euskaraz bizitzeko.
2020-10-19 | Gertakariak | Bestak
Haur eta guraso guzien laguntzarekin hustu dugu egoitza xaharra eta burutu puxka guzien aldaira. Ez dugu ahantzi filmatzea uzten ditugun gelak, arraberriturik kausituko ditugunak heldu den sartzean… Has daitezela obrak!
2020-10-9 | Gertakariak | Bestak
Omiasainduko oporretatik landa, obrak hasiko dira eta urte batez prefabrikatuetan egonen gira. Ikastola zaharrari « laster arte » errateko, lehen maila osoak gau bat pasa du betiko egoitzan.
2020-08-24 | Gertakariak | Bestak
HERRIXKA euskarazko aktibitateen elkarte foroaren lehen edizioa 2020ko irailaren 5ean iraganen da, Etxepare lizeoan, 10:30etatik 17:00etara. Hurbildu zaitezte saldo handian! Gainera, animazioek alaituko dute eguna!
.
2020-02-15 | Gertakariak | Bestak, Komunikazioa
Publikoak gure ikastola bisitatzen ahalko du martxoaren 28an, 10:00etatik 13:00ra. Gure eskola hobeki ezagutzeko parada ezin hobea, guraso berrientzat bereziki.