Oihana ikastola, Iparraldeko ikastola guziak bezala, SEASKA federakuntzaren partaide da ; Seaskak berak, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako federakuntzekin konfederakuntza bat osatzen duelarik.

Gure Ikastola, 2017/2018ko ikasturte honetan, 129 ikaslek, 90 familiek eta 7 irakasle postu eta erdiek osatzen dute.
Gelak
Ikasleak bi zati haunditan banatuak dira ikastolan. Alde batetik bi urte eta erditik bost urte arterainoko haurrekin osatzen da Ama Ikastola. Bestalde, sei urtetarik hamaika urte artioko ikasleekin osatzen da lehen maila.
Ama ikastola (2017-2018)
Ama ikastolan, 50 ikasle daude, 4 irakaslerekin :
Gela | Irakaslea | Haur kopurua |
Ttipi ttipiak – Ttipiak | Maialen Zarautz | 16 |
Ertainak | Terexa Echeverria Unai Villacorta (3 ordu) |
15 |
Handiak | Irune Erremundeguy | 19 |
Ttipienen laguntzeko, 2 laguntzaile daude. Ertainen eta haundien geletan bi laguntzailek esku kolpe bat emaiten du astean zenbait orenez.
Lehen maila (2017-2018)
Lehen mailan 79 ikaslek jarraitzen dituzte ikasketak:
Gela | Euskarako irakaslea | Frantseseko irakaslea | Haur kopurua |
1. urtea | Odile Hiriart (zuzendaria) Ixiar Aizpurua |
17 | |
2.urtea | Unai Villacorta | Terexa Echeverria (3 ordu) | 21 |
3. urte | Ixiar Aizpurua | Ana Holbroock | 11 |
4. urtea + 5. urtea | Ainhoa Apezetxea | Ana Holbroock | 29 |